XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BITOR GARITAONAINDIAREN OMENALDIA.

Bizkaiko Diputazioko Lehendakari ordezko jauna, Gipuzkoako Diputazioko Lehendakari ordezko jauna, Euskaltzaindiko Lehendakari jauna eta euskaltzain, Durangaldeko Alkate jaunak; Jaun, Andre eta adiskide guztiok: Artu egizue nere ongi etorri biotzekoena.

Emen bildu gera, Garitaonandiko Bitoreri, beren jaiotzako mendeurrena ospatzeko.

Zaldibarko herriaren izenean, esker mila.

Euskaltzaindiak, bere billera au Udaletxe ontan egiteaz, bai On Bitori eta bai gure herriari, guztiz oore andi eta estimagarria egiten dauskue.

Eta orain, jarri dausten gaiaz astera noa.

BITOR GARITAONANDIA eta ZALDIBAR, gaiaz.

Baina emen, gero azalduko detan arrozoiagatik, esan behar det, beste zati bat ezarriko deutsat, ZALDIBAR eta on BITOR....

Gaur ehun urte, Zapatariko etxean, goizeko bederatziretan jaio zan mutiko bat, Juan Bitor izena jarri eutsen.

Bere gurasoak Balerio eta Mari Joxepa.

Bere aita, herriko eskola maixua.

Zortzi urte inguru zitualarik eta amaika urterarte bere aitarekin eskolan, eta musika-solfeo ikasten Durangon.

Amaika urtekin Orduñara batxiller ikasten.

Opor aldietan, Bitor Zaldibarrera, bere herritxora.

Gero Salamancara abade egitera.

Andik, berdin, opor aldietan bere herrira, birigarro bat bere egaztadak egin eta gero, bere basoko zuhaitzera biurtzen dan legez.